XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dakik hik gure arrebak nola egiten duen negar. Izugarria duk.

- Ba orduan beste edonor bahituko diat esan zuen Patxik -Joxemaloren astoa, esate baterako.

Horrexek bai diru asko balio duela.

Bai, Joxemaloren astoa bahituko diat eta ikusiko duk ea gauza naizen ala ez naizen.

- Joxemaloren astoak sekulako ostikadak ematen dizkik, laguntxo.

Ez duk nahi izango ostikada bat aho erdian ematerik, ezta?.

Patxik ederto zekien astoaren ostikaden berri, baina ez zuen amore eman nahi.

Herro guztiko gaizkilerik handiena bera zen, eta frogatuko zion txotxolo hari.

- Ba orduan gure izeba Damianaren txoria bahituko diat.

Beti ari duk txoria gora eta txoria behera.

Horrek erreskate ederra balioko dik, astoak edo zuen arrebak baino askoz gehiago.

Makalak miretsita begiratu zion Patxiri.

Hainbeste probokatu bazuen ere, berarentzat ez zen Patxi baino mutil ausartagorik herri guztian, berbera kenduta, jakina.

Gero esan zuen: - Baina hire izebak duen malaletxearekin nola lortuko duk ba? - Bai, bai, hire izeba malaletxe - esan zuen Arturitok barrezka, oraindik ere oilaskoei segika.

- Gaizkile ausart eta trebe guztiek egiten dizkiate bahiketak, eta inoiz ez zaiek lerdo bat etortzen galdera tuntun horiek egiten.